You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

hombre manejando grua con carga

Paketatze industriala

Salgaiak era profesionalean paketatzeko behar den guztia dugu, ezagutza, eskarmentua eta lan-taldea, alegia. Gure lankideek, gure nabe zabalek eta salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko ditugun instalazioek horrelako lanak era eraginkorrean garatzea ahalbidetzen digute. Salgaiak garraioan jasan ditzaketen kalteetatik babesten ditugu eta epe luzerako paketatzen ditugu, nazioarteko eskakizunei irtenbide multimodala eskainiz. Eskakizun horiek, hain zuzen ere, salgai mota bakoitzari dagokion paketatzea ezartzen dute, eta salgaiak ukitu gabe eta era seguruan iristen direla bermatzen dute. Beste abantaila bat: salgaiak in situ paketatuta, hura kanpoko beste paketatzaile bateraino eramateko garraio-gastuak aurrezten ditugu.

  • Era guztietako salgai industrialak biltzen ditugu, garraiatzeko edota epe luzerako biltegiratzeko.
  • Nabe eta instalazio ederrak ditugu zamalanak behar bezala egiteko.
  • Lan horietan adituak diren langileak.

Paketatze industriala

Kontsultak egiteko edo zerbitzu hau kontratatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan. Lehenbailehen erantzungo dizugu.