You are using an outdated browser. For a faster, safer browsing experience, upgrade for free today.

Poligono arteko
berehalako zerbitzua

Industriako ondare ertainak gehienez ere bi orduko epean jaso eta entregatzeko zerbitzua. Poligono arteko garraio espresak industrialdeak elkartzen ditu, balio erantsi handiagoa emanez inguruko enpresei. Industria sektorearen berehalako beharrizanak betetzen ditu. Arrakasta handia du inguruko enpresetan; zerbitzu osoa da, eta bezeroak garraioaren jarraipena egin dezake uneoro. Ibilgailu ezberdinak erabiltzen dira, kilo batetik 28 tonarainoko salgaiak garraiatzeko.

  • Askotariko kamioak ditugu neurri eta pisu guztientzako kargak garraiatzeko: kilo batetik 28 tonaraino.
  • Ibilgailu modernoak: puntako teknologiak, GPS lokalizazio-sistema, eta salgaiak baldintza onenetan garraiatzeko zingilak, babesgarriak eta bestelako gailuak.
  • Berehalako zerbitzua: gure gidariak eguneko edozein ordutan eskura ditugu, edozein LARRIALDI eta ezustekori aurre egin ahal izateko.
  • Garraioarekin lotutako edozein gai konpontzeko eta argitzeko know-how nahikoa dute gidariek.

Poligono arteko berehalako zerbitzua

Kontsultak egiteko edo zerbitzu hau kontratatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan. Lehenbailehen erantzungo dizugu.